Goierriko ikastetxeetan geldialdia deitu dute ostegunerako
Urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma babesteko, Ernaik manifestazioa egingo du ostegunean, 12:00etan, Donostian. Ikasle Abertzaleek bat egin dute ekimenarekin, eta Goierriko eskoletan geldialdia deitu dute egun horretarako. 10:00etatik 15:00etara izango litzateke geldialdia, manifestaziora joateko. Independentziaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko eskatu diete deitzaileek ikasleei, geldialdia burututa.