Sorkunek kontzertu akustikoa egingo du etzi Lazkaon
Sorkun kantariak kontzertua eskainiko du asteazkenean Lazkaon. Maizpide Barnetegiak antolatutako udako ikastaroen egitarauan. Kontzertu akustikoa izango da; 22:00etan hasita, Barnetegiko aretoan. Hasiera batean beste kontzertu bat zegoen iragarrita, baina gaur eman dute aldaketaren berri.
Sorkun Rubiok ibilbide luzea egin du euskal musikagintzan. Kashbad taldearekin hasi zen 90eko hamarkadan. Gerora Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeetan aritu izan da, eta baita Fermin Muguruzarekin ere. 2002an ekin zion bakarkako ibilbideari, eta harrezkero, lau disko argitaratu ditu; azkena, Ziklomorphosia, 2015ean. Tartean beste hainbat proiektutan kolaboratu du, baita Kashbad taldearen itzulerako diskoan eta biran ere.