Gorka Hermosak udako bira amaitutzat eman du
Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak udako birari amaiera eman zion asteburuan. 17 emanaldi egin ditu Kroazia, Portugalen, Katalunian, Espainian eta Euskal Herrian. Ostiralean Elgoibarren jo zuen eta Larunbatean Reinosan (Kantabria, Espainia).

Beti bezala, Hermosak hamaika egitasmo ditu esku artean. Azken hilabeteetan Pulan (Kroazia), Porton (Portugal) eta Santaremen (Portugal) eskolak eman ditu eta Mataroko (Katalunia) orkestrarekin bakarlari gisa jo du Mataron bertan eta Bartzelonan.
Malandro Club jazz-fusio taldearekin, Tarragonan, Valladoliden, Kantabrian eta Donostian jo du. Hermosak flamenkoa eta euskal musika ere uztartzen ditu, Flamenco Etxea proiektuan. Zumaiako hondartzan egitasmo hau aurkeztu zuen, bertako musika bandarekin. Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizunean ere parte hartzen du. Ean, Markinan, Mungian, Errenterian eta Elgoibarren aurkeztu dute.
Hori guztia gutxi balitz, Santa Anastasia jaiez gozatu du. Bihotz bakarra pieza estreinatu zuen txistularien alardean. Larunbatean ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldian joko du. Hurrengo hilabeteetan Txinara, Amerikako Estatu Batuetara, Mexikora, Poloniara, Hungariara, Serbiara eta Montenegrora joango da, besteak beste.