Gure Esku Dagok Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu du
Gure Esku Dagok deituta manifestazioa egingo du larunbatean, Bilbon, Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herriarentzat ere erabakitzeko eskubidea aintzat har dezatela eskatzeko. EAJ, EH Bildu, Independintistak Sarea, ELA, LAB eta Euskal Herriko ANC-k babestu dute manifestazioa. Bertara joateko autobusa antolatu du GEDek 15:00etan Beasaingo anbulatorio ondotik. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Bilboko La Casilla plazatik
Autobus horretan joateko izena eman behar da, ohiko tokietan edo Internet bidez. Zalantzak argitzeko goierri@gureeskudago.eus posta elektronikora idatzi behar da.
Bestalde, Beasaingo Gure Esku Dagok asteburuan Kataluniako San Vicenç dels Horts herrita joateko autobusa ere antolatu du. Larunbat goizean joan eta igande iluntzean itzuliko dira. Dagoeneko itxita dago izen-ematea.