Gipuzkoako Foru Aldundiak Ezkioko errepidetik igarotzen diren ibilgailuek abiadura mantsotzeko lanen bigarren faseari heldu die aste honetan. Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoa zeharkatzen duen GI-2632 errepidean ari dira lanean eta osorik amaitzeko lau...

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ezkioko errepidetik igarotzen diren ibilgailuek abiadura mantsotzeko lanen bigarren faseari heldu die aste honetan. Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoa zeharkatzen duen GI-2632 errepidean ari dira lanean eta osorik amaitzeko lau hilabeteko epea aurreikusi dute.
Izan ere, errepidean egingo dituzten lanekin batera espaloi berria jarriko dute eta gas zein ur hornidurak hobetuko dituzte.
Une honetan, semaforo baten bitartez norabide bakarrekoa bihurtu dute errepidearen bide bat. Bide horretan lanean ari dira egunotan.
Autobus geralekuak
Behin betiko erabakia ez bada ere, Ormaiztegiko norabidean dagoen autobus geralekua Miranda baserri parean jartzeko asmoa daukate. Zumarragako norabidean dagoen geralekua, berriz, Topa tabernaren parean jarriko dute behin-behinean. Edonola ere, lanek aurrera egin ahala litekeena da autobusak gelditzeko tokiak aldatzea.
Ezkiotarrek lanen gaineko zalantzarik izanez gero, udaletxera jo dezakete.