Itsas zapoa barazki eta almejekin
(4 pertsonentzat)
Itsas zapo 4 puska 200 gr leka 2 zerba orri-mami (penka) 200 gr. almeja Tomate 1 3 baratxuri ale ...Osagaiak
(4 pertsonentzat)
- Itsas zapo 4 puska
- 200 gr leka
- 2 zerba orri-mami (penka)
- 200 gr. almeja
- Tomate 1
- 3 baratxuri ale
- Oliba olio birjina
- Gatza
Prestaketa
Lehenik zerbak eta lekak ondo garbitu eta zuritu, ondoren juliana moduan moztu. Lapiko bat urez bete eta gatza bota, irakitean zerbak gehitu, 10 bat minutu pasa ondoren lekak gehitu eta beste 15 bat minutuz irakiten mantendu. Ondoren ur hotzetatik pasa eta gorde.
Tomateari azala kendu eta tako txikietan moztu. Baratxuri aleak ere puska txiki-txikiak egin.
Zartagin bat edo plantxa ondo berotu eta itsas zapo puskak jarri. Oliba olioa eta gatza bota, eta lau bat minutuz eduki ondoren, buelta eman.
Jarraian egosiak ditugun barazkiak zapoa dugun zartaginera gehitu eta 3-4 minutuz eduki. Ondoren baratxuri xehatua gehitu eta pixka bat gorritzean baita tomate zatiak ere.
Azkenik almejak ere zartaginera gehitu eta tapa batez estali. Horrela, tomatea urtzen den bitartean, almejak ongi irekiko dira eta osagai guztien zaporeak indartuko dira.
Aurkezpena
Platera bakoitzean itsas zapo puska bana ipini behar da aurkezpenerako, ondoan almeja batzuk eta barazki sorta bat.
Iker Markinez
Badira 25 urte Iker Markinez Munduate beasaindarra Ormaiztegiko Kuko jatetxean lanean hasi zela. Bera da jatetxeko jabea 2001. urteaz geroztik.
Barazkirik finena? Sasoikoa eta freskoa den edozein.
Arrainik goxoena? Barbarinak.
Haragirik gustukoena? Zankarroia.
Otordu bat ondo bukatzeko? Arroz esnea.
Ardo zuri bat? Albamar.
Eta beltza? D Luis R.
Derrigorrezkoa duzun ongailua edo espeziea? Oliba olioa.
Kuko jatetxean eskaintzen duzuen platerik goxoena? Garaiko produktuekin sortzen ditugunak.
Zein sukaldari miresten duzu? Inaxio Muguruza, Irungo Atalaia jatetxekoa. Oso irakasle ona da. Bere etxetik pasa diren ikasle gehienak dira gaur egun jatetxeren baten jabe.