Agurtzane Iturbe eta Adelaida Margañonen erakusketa Zelai Arizti aretoan
Agurtzane Iturbe zumarragarrak eta Adelaida Margañon kataluniarrak Bi begirada erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Iturbe eta Margañonek Indiako Vicente Ferrer fundazioarekin kolaboratzen dute eta Indiara egindako bidaia batean
Agurtzane Iturbe zumarragarrak eta Adelaida Margañon kataluniarrak Bi begirada erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Iturbe eta Margañonek Indiako Vicente Ferrer fundazioarekin kolaboratzen dute eta Indiara egindako bidaia batean ezagutu zuten elkar. Margañoni Iturbek atera zituen argazkiak gustatu zitzaizkion eta elkarrekin erakusketa egitea proposatu zion. Kataluniarrak Iturberen argazkiak oinarri hartuta margolanak egin ditu. Erakusketa hilaren 15a bitartean egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.