Atzegik aurtengo kanpaina aurkeztuko du gaur Legazpin
Atzegi Gipuzkoan Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak urtero sentsibilizazio kanpaina berri bat jartzen du martxan. Aurtengo kanpainaren izena Atzegi Xperience da, diotenez, «kolore guztietako esperientziak» eta asteburuetarako planak ...
Urtero Legazpin egiten dute Atzegiren Goierri garaia mailako aurkezpena. Sentsibilizatzeaz gain, urtero burutzen dituzten kanpaina hauen helburuak boluntario berriei deialdia egitea, eta lanean ari diren boluntarioei aitortza egitea da.
Gaurko agerraldian Atzegiko kideek kanpaina berriaren materiala aurkeztuko dute Legazpin eta protagonisten bideoen proiekzioak egingo dira.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute Inma Hernandez bailarako batzordeko kideak, Nino Hernandez bailarako delegatuak, Amaia Vazquez elkarteko Familia Laguntza zerbitzuko teknikariak eta Belen Moro boluntarioak. Atzegizale guztiak gonbidatuta daude.