Txiletik Goierri Eskolara formakuntza teknikoa hobetzera
Bosgarren urtez jarraian, txiletar talde bat etorri da Goierrira. Duten formakuntza teknikoa hobetzera etorri dira Goierri Eskolara, Txileko teknikariak bekari eta latinoamerikar herrialdeko gobernuaren eta eskolaren arteko lankidetza hitzarmenari esker. Txileko gobernuak finantzatzen du programa. Etorri diren 15 lagunak uztail amaiera arte geratuko dira. Goierrik toki erakargarria izaten jarraitzen du txiletarrentzat. Lehenengo orduetan “oso inpresio ona jaso” dutela esan dute eta “toki hau paradisua” dela ere gehitu dute. Denen artean sei etxebizitza partekatuko dituzte. Gehienak Ordizian biziko dira baina bada etxa Beasainen duenik ere.
Etorri diren gehiengoak badu jada goi mailako teknikari titulua eta bekak dituzten konpetentzia teknikoak atzerrian areagotzeko aukera ematen die.
Gaur eman zaie ongi etorria Goierri Eskolan, aurkezpen eguna izan baita gaurkoa. Irakaslegoak oinarrizko orientabideak eman dizkie denbora aprobetxa dezaten gela barruan eta kanpoan ere. Izan ere, Euskadiko txoko desberdinak ezagutzea ere maletekin batera ekarri ohi duten desioa izaten da.
Bekaren modalitateak edo estaldurak ahalbidetzen du gainera bikotearekin edota familiarekin etortzea.
Burutuko dituzten ikastaroen artean daude, Eraikuntza metalikoen fabrikazioa eta kontrola edota, Mekatronikak kurtsoa.