Zinema alternatiboaren zikloa bihar hasiko da Ormaiztegin
Aurreko martxoan egin zuten bezala, urrian ere zinema alternatiboaren zikloa martxan jarriko dute Ormaiztegin. Bihar hasiko dira emanaldiekin. Udaberrian egindako emanaldiak ez bezala, datozenak Zumalakarregi Museoko ikus-entzunezko gelan izango dira, ...
Aurreko martxoan egin zuten bezala, urrian ere zinema alternatiboaren zikloa martxan jarriko dute Ormaiztegin. Bihar hasiko dira emanaldiekin. Udaberrian egindako emanaldiak ez bezala, datozenak Zumalakarregi Museoko ikus-entzunezko gelan izango dira, kultur etxean egiten ari diren lanak direla eta. Film guztiak ostiraletan izango dira 22:15ean hasita. Ekimena Filmazpit elkartearekin elkarlanean egiten du Ormaiztegiko Udalak eta film guztiak jatorrizko bertsioetan emango dituzte, euskarazko azpitituluekin.
Bihar Lauren Cantet zuzendariaren Entre les murs (2008) filma emango dute. Auzo gatazkatsu bateko institutuan dago kokatuta historia, kultura eta jarreren talka azaleratuz.
Hurrengo zine emanaldia urriaren 20an izango da. Hany Abu-Assad zuzendari palestinarrak ondutako Omar (2013) filma emango dute. Palestinako egoera eszenatoki hartuta, Omar gaztearen bizipenak jasotzen ditu filmak, eguneroko lana, maitasuna eta borroka giroa erretratatuz.
Papusza poeta
Azken emanaldian, Louise Archambaut zuzendari kanadiarrak egindako Papusza (2013) filma emango dute. Polonian bere lana argitaratu zuen lehenengo olerkari ijitoa izan zen Bronislawa Wajs edo Papusza. Neskatoa zela ezkondu arazi zuten. Nazien izugarrikerietatik ihes egin behar izan zuen lehenengo eta ondoren, poloniar estatu komunistaren doktrinatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.