Beasaingo Emakume Elkarteak, Asmubek, herriko elkarteen esker ona jaso dute gaur goizean egin den XVI. Boluntario Egunean.
Hamaseigarren urtez egin dute Beasainen gaur
Boluntario Eguna. Herriko elkarte eta boluntario ezberdinek egiten duten lana balioan jarri eta herritarrei ezagutzera emateko helburuarekin antolatu dute eguna.
Boluntario Egunaren baitan, urtero egiten duten moduan, aurten ere herriko elkarte bati omenaldia egin zaio egindako lana eskertzeko asmoz. Beasaingo Emakumeen Elkartea, Asmube, izan da aurtengo omenaldiaren protagonista. Bertako kideek gustura hartu dute errekonozimendua eta, “egindako lanaren aitortza” dela esan dute. Asmube orain dela 29 urte sortu zen Beasainen, “herriko emakumeei topaleku bat eskaini asmoz”, esan dutenez. Hasieran 20 bazkiderekin hasi ziren eta gaur egun dagoeneko 300 direla azpimarratu dute.
Goizean zehar Boluntario Egunean parte hartu duten elkarteen arteko tortilla patata lehiaketa egin dira, giro onean. Nagusilan elkartearena izan da, epaimahaiaren iritziz tortilla onena. Bi ekitaldietan Malu Valles, Beasaingo Udaleko Ongizate eta Gizarte gaietako zinegotziak egin du sari banaketa.