Ordiziako Txindoki atletismo taldeak antolatuta altuera eta pertika jauziak, pisua eta hesi karreren erakustaldia egin dute arratsaldean.
Atletismoan Euskal Herriko lau modalitate garrantzitsuenen erakustaldia egin dute gaur arratsaldean Lazkaoko plazan: altuera eta pertika jauziak, pisua eta hesi karrerak. Ekitaldia Ordiziako Txindoki atletismo taldeak antolatu du.
Erakustaldia 16:30ean hasi da haurrekin. Ondoren, 17:30ean helduen saioari eman diote hasiera. Altuera jauziak eta pisu jaurtiketa txandakatu dituzte. Altuera jauzietan Naikari Acebo, Irene Perez, Garazi Larrakoetxea, Izaskun Turrillas, Nora Tobar eta Leire Mendizabal, Ugaitz Perez, Antonio Fuentes, Asier San Sebastian, Asier Corthay, Ander Svensson eta Alex Sanchez aritu dira. Pisu jaurtiketan Leire Garmendia, Maria Felisa Nngue Okomo, Ane Torres, Iraia Mendia Joseba Berasain, Aritz Apaolaza, Odei Lopez eta Aratz Cendon.
18:45ean ekin diote hesien 50 metroko lasterketari. Nora eta Leire Tobar, Laida Garmendia, Leire Mendizabal, Asier San Sebastian eta Markel Sanchezekin. Amaitzeko pertika jauziari egin diote tartea, 19:15 inguruan. Maialen Axpe, Laura Izquierdo, Miren Regil, Maria Rodriguez, Francis Hernandez eta Gonzalo Santamaria lehiatu dira.