Boluntario eguna egiten ari dira Beasainen
Hamaseigarren urtea da hau eta herriko hainbat elkarteren eta boluntarioen lana ezagutzera emateko helburuarekin ari dira ospatzen.
Beasaingo 21 elkarteren parte hartzearekin ari dira XVI. Boluntario Eguna ospatzen. Herriko boluntario eta elkarteen lana balioan jarri eta hauek egiten duten lana ezagutzera ematera dira egun honen helburu nagusiak. Zumarragan ere Boluntario Azoka egiten ari dira goizean zehar, Zelai Arizti parkean.
Hauek dira Beasainen parte hartzen ari diren talde eta elkarteak:
- Nagusilan
- Gurutze Gorria
- Asmube
- Alkoholiko Anonimoak
- Txolarte
- Esku Batuak
- Minbiziaren Aurkako elkartea
- Haurralde Fundazioa
- Gazteak eta Garapena
- Bakerako Lankidetza Batzarrea
- Proega-Proyde
- Unrwa Euskadi
- Aranealde elkartea
- Caritas
- Txilibutxof
- Herriak Elkarlanean
- Gipuzkoako Odol Emaileak
- Fisc
- Mundubat
- Al-Anon Alteen
- Etxe kaleratzeak Stop













