Ostegunean hasi zituzten jaiak Zaldibian, eta atzo Santa Fe eguna ospatu ostean, gaur kuadrillen txanda izan da.
Zaldibia Santa Fe jaietan murgilduta dago ostegunaz geroztik. Atzoko egun handiaren ondotik, gaur kuadrillen eguna dute eta hauek izan dira protagonistak egun osoan zehar. Eguerdian kuadrillen arteko bazkaria egin dute herriko plazan eta ondoren kuadrillen arteko jokoak egin dituzte giro onean.
Gauean jaiak jarraituko du, Tximeleta taldearen dantzaldiarekin. Bihar arratsaldean, haurren mozorro festa egingo dute. Jaiak etenaldia izango dute bihartik aurrera, baina urriaren 11n, mozorrotuen gaua ospatuko dute, jaien amaiera emanez.