
Legazpiko Kultur Etxean iraileko Gipuzkoako Artzain Egunean Ikatza elkarteak antolatutako argazki rallyko sariak eman berri dituzte –argazkian sarituak–. 67 lagunek parte hartu zuten eta horietatik 51 heldu izan ziren eta 16 gaztetxo. Argazkilariak Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Lapurditik iritsi ziren. Irabazlea helduetan Carlos de Cos (Soraluze) eta gazteetan Xabier Urteaga (Beasain).