Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko ditu Gure Esku Dagoren giza kateak urriaren 22an

Altzaga,Arama,Ataun,Beasain,Ezkio,Gaintza,Idiazabal,Itsaso,Itsasondo,Lazkao,Legazpi,Legorreta,Mutiloa,Olaberria,Ordizia,Ormaiztegi,Segura,Urretxu,Zaldibia,Zegama,Zerain,Zumarraga
Politika

 Gure Esku Dagoren egitasmoak ‘Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu’ goiburua izango du . Amaierako ekitaldia Beasaingo plazan egingo dute, lekukoa iritsi ondoren.

2017/10/10
Goierriko Hitza
Gure Esku Dago Erabakitzeko eskubidearen aldeko Goierriko Gure Esku Dago taldeak antolatuta, urriaren 22an, igandean, giza katea osatuko dute goierritarrek Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu goiburupean: «Goierritarrek elkarri eskua eman eta guk ere erabakiko dugula ozen adieraziko dugu». Hilaren 22an, 12:00etan hasita, bi zutabeetako giza katea osatuko dute: bat, Lazkaotik Beasainera artean eta bestea Ordiziatik Beasainera bitartekoa. Behin giza kateak osatutakoan, 12:20ean, giza katearen bi ertzeetatik lekuko bana aterako da eta lekukoak eskuz esku joango dira Beasaingo Loinazko San Martin plazaraino. «Lekukoek aurrera egin ahala katea desegiten joango da. Horrela, guztiok elkarrekin lekukoaren atzetik bidea egin, eta Beasaingo plazan egingo den ekitaldian elkartuko gara», diote Gure Esku Dagokoek. Kataluniarrei elkartasuna Kataluniako herritarrei «elkartasunik beroena» adieraztea izango da giza katearen helburuetako bat, eta «bide honetan ez daudela bakarrik, une oro alboan izango gaituztela» jakinaraztea. Ildo horretan, Kataluniako herriak munduari emandako «duintasun irakaspena» nabarmendu du GED-ek: «Urriaren 1ean milioika herritarrek euren erabakitzeko eskubidea gauzatu zuten Katalunian. Trabak traba eta oztopoak oztopo, Kataluniako herriak duintasun irakaspen bat eman zion munduari. Milaka herritar hautetsontzien defentsan, milaka herritar demokraziaren defentsan». Une historikoa Bigarren helburu bat ere badu hilaren 22ko giza kateak: «Gure etorkizuna, gure eskuetan hartzeko unea» dela aldarrikatzea: «Une historiko baten aurrean gaude. Gertatzen ari da, eta gu geu izan gaitezke protagonista. Guk geuk, idatzi dezakegu historiarako orri berri bat. Gure etorkizuna, gure eskuetan hartzeko unea da». GEDren esanetan, «guk ere, kataluniarrek bezala, gure etorikizuna aske eta demokratikoki erabaki nahi dugu». Norabide horretan «pausoa sendoak emateko unea da» dela uste dute: «Erabakia gauzatzera eramango gaituzten pausoak, elkarrekin adostuko ditugu. Bidea egingo dugu. Eta bideak egingo gaitu». Aurretik ere pauso asko eginda daudela gogoratu dute, «baina oraindik bide luzea dugu egiteko». Bide horretan, hurrengo geltokia urriaren 22an finkatu dute, Ordizia, Beasain eta Lazkao elkartuko dituen giza katean.
Giza katea Giza katea 12:00etan hasiko da, eta bukaerako ekitaldia Beasaingo plazan egingo dute 13:00etan. Lazkao- Beasain artean: 13 herri. Lazkao, Ataun, Idiazabal, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Mutiloa, Segura, Zerain, Zegama, Urretxu, Zumarraga eta Ormaiztegi. Ordizia- Beasain artean: 10 herri. Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia, Gaintza, Arama, Altzaga, Legazpi, Olaberria eta Beasain.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut