Amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa sortzea onartu du Espainiako Kongresuak
Amiantoaren biktimek Espainiako Kongresuraino eraman dute berriz ere Eusko Jaurlaritzak onartutako lege proposamena. Alderdi guztien oniritzia lortuta, oraingoan tramitera onartu konpentsazio funts bat sortzeko proposamena. Eta baita onartu ere; PP ez beste alderdi guztiek babestu dute ekinbidea. Horri esker, epai bidera jo beharrik gabe, biktimek konpentsazio bat jasotzeko bidea erraztuko da.
Asviamie elkartea izan da bultzatzaileetako bat. 1994 eta 2008 urteen artean, 3.943 heriotza izan direla azaldu dute, eta amiantoak eragindako gaixotasunak gero eta gehiago direla, horietako gehienak, erretiroa hartu eta gero azaleratzen dira, gainera. Amiantoaren erabilera 2005. urtean debekatu zuen Europako Batasunak, baina Asviamiek ohartarazi du oraindik material askok dutela amiantoa, eta enpresek ez dakitela nola antzeman.