Bihar Z-Z bizikleta martxa egingo dute
Bihar Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxaren 13. edizioa egingo dute, Goierri kirol elkartearen mendiko bizikleta sailak antolatuta. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: 58 kilometrokoa (Lasaora joan eta itzuli), 28 kilometrokoa
Bihar Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxaren 13. edizioa egingo dute, Goierri kirol elkartearen mendiko bizikleta sailak antolatuta. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: 58 kilometrokoa (Lasaora joan eta itzuli), 28 kilometrokoa (Azkoitira) eta 14 kilometrokoa (Aizpurutxora). Lehenengo taldea 09:00etan irtengo da eta beste biak 10:00etan. Izen-ematea 08:30ean irekiko dute eta 09:30ean itxi. Bizikletan ibiltzeko eguraldi bikaina iragarri dute eta jende askok parte hartzea espero da.