Eraso sexista berri bat salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko Beasainen
Beasaingo Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, herrian izandako eraso sexista berri bat salatzeko. Ez dute erasoaren inguruko datu gehiagorik zabaldu. Bilkura 19:00etan izango da, Zubimuzu plazan, eta herritarrei deia luzatu diete bertara joateko.
Beasaingo Udalak “generozko edozein motako erasoen aurrean bere gaitzespena” adierazi du, “herritarrak honelako erasoak salatzera” gonbidatzearekin batera.