Lazkao eta Beasain artean oinez edo bizikletan ibiltzen den jendetzarentzat zerbitzua emango du komun publiko berriak. Mundu-Bi tailerra egon zen orubean kokatu dute, aurrefabrikatutako modulua. Zorua berdindu, instalazio hodiak pasatu eta modulua jartzea 59.000 euro kostatu da. Herriko hirugarren komun publikoa izango da: Jose Lasa Kaleko parkean dagoenaren berdina da, eta udaletxe atzean dago bestea.
Hiribarren kaleko komun berrian, umeei pixoihalak aldatzeko mahaiak jarri dira. Beste komunak ere egokitzeko asmoa azaldu du udalak.

Hiribarreneko komun publiko berria. Gaur arratsaldean zabaduko dute./Udala