Nekazaritza ekologikoaren azoka egingo dute Urretxun
Igande honetan Urretxuko nekazaritza ekologikoren bederatzigarren azoka egingo dute. Hamaika produktu erosteko aukera egongo eta, gainera, tailerrak eta zozketak egingo dituzte. Azoka 10:00etatik 14:30era egingo dute, Gernikako Arbola plazan. Aurten
Igande honetan Urretxuko nekazaritza ekologikoren bederatzigarren azoka egingo dute. Hamaika produktu erosteko aukera egongo eta, gainera, tailerrak eta zozketak egingo dituzte.
Azoka 10:00etatik 14:30era egingo dute, Gernikako Arbola plazan. Aurten hamabost postu egongo dira. Nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak informazioa emango du.
Gainontzeko postu gehienetan jakiak erosteko aukera egongo da: Bergarako Ane Gorosabelek barazkiak salduko ditu, Faltzeseko Placido Taintak baratxuriak, Antzuolako Pikunietak gazta, Itsasoko Haristizabal baserrikoek ogia eta sagarrak, Urretxuko Aikur museokoek eztia, Tolosako Aldabakoek ogia eta gazta, Aibarko Mendiko upategiak ardoa, Aretxabaletako Lonbidek barazkiak, Joseba Baez idiazabaldarrak gazta, Urretxuko Ilargui enpresak ogia, Goiekok eta kontsumo taldeetako ekoizleek haragia eta Muskizeko Txaramelak pasta.
Dena ez da janaria izango, ordea: Zumaiako Mireia Segurak umeentzako arropa ekologikoa salduko du.
Postuez gain, haurrentzako tailerrak eta zozketak egongo dira. Erosleen artean produktu ekologikoen saskiak zozkatuko dituzte.