Aurreko urteetan bezala, aurten ere Ataungo mondeju beltza nola egiten den ikasteko aukera izango da, Ataunen bertan. Jentilbaratza kultur elkarteak antolatu du ikastaroa, goiz batekoa. Urriaren 28an izango da, larunbatarekin, Aizkoate elkartean. 10:00...

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Ataungo mondeju beltza nola egiten den ikasteko aukera izango da, Ataunen bertan. Jentilbaratza kultur elkarteak antolatu du ikastaroa, goiz batekoa. Urriaren 28an izango da, larunbatarekin, Aizkoate elkartean. 10:00etatik 13:00etara ariko dira. Izena eman behar da parte hartzeko, urriaren 25a baino lehen, telefonoz hots eginda (616 375 983).
Ohi bezala, Pili Barandiaran ataundarrak emango ditu azalpenak. Ataungo mondeju beltz lehiaketa hiru aldiz irabazia du. Hain zuzen, lehiaketa hori pizgarri jarrita, mondejua egiteko ohitura ez galtzeko kezkari aurre egin nahi dio Jentilbaratza elkarteak: «Lehiaketa honetan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik; eta, bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez beharbada, garrantzitsua ikusten dugu ikastaroa antolatzea».
Ardi gantzaz eta odolez, eta barazkiz egiten da, nagusiki, mondeju beltza.