Gure Esku Dagok igandeko giza-katearen spota egin du #ZukZergatik? galdetuz
Gure Esku Dago egitasmoak giza katea egingo du igandean, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean. Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu! lemapean, 2.000 lagun inguru bildu nahi dituzte 3,6 kilometroko ibildean. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekimena. Giza katea osatzearekin batera, Ordiziatik eta Lazkaotik lekuko bana aterako dira Beasainera bidean. Bi zutabeak Beasainen elkartuko dira gero eta 13:00etan ekitaldia egingo dute Loinazko San Martin plazan. Bertan, lekukoek daramaten mezua irakurriko dute.
Goierritar guztiei egin diete igandeko ekitaldian parte hartzeko deia. Herrika banatuko dituzte ibilbidearen zatiak eta lekukoa, pertsonaia ezagunek eramango dute eskuz esku. Ibilbidea eta herri bakoitzak hartuko duen tokia ondoko kartelean ikus daitezke: