Haur sail bat sortzeko aholkua egin dio udalari Lorratz elkarteak
Legazpiko Udalaren enkarguz 5-11 urteko haurren beharren azterketa egin du. Udal lantalde batek epe ertainean txostenetik egingarria izan daitekeena aztertuko duLegazpin nahiz bailaran haurren esparruan lanean ari diren eragileekin, gurasoekin eta 5-11...
Legazpiko Udalaren enkarguz 5-11 urteko haurren beharren azterketa egin du. Udal lantalde batek epe ertainean txostenetik egingarria izan daitekeena aztertuko du
Legazpin nahiz bailaran haurren esparruan lanean ari diren eragileekin, gurasoekin eta 5-11 urte bitarteko haurrekin egindako landa lanean adin tarte horretako ume legazpiarren beharrak aztertu ditu Lorratz elkarteak Legazpiko Udalaren enkarguz. Aurkeztu berri duten txostenean Udal Haur saila sortzeko gomendioa egin diote udalari. Haurren parte hartze zuzena bideratuko duen Haurren Kontseilua eratzea ere gomendatu diote udalari. Udaletik adierazi dutenez, lan talde bat osatuko dute txostenak jasotzen dituen beharrak aztertu eta epe ertainean egingarri direnak zeintzuk diren aztertzeko. Haur sail bat sortzeak bestelako lanketa bat eskatuko lukeela adierazi dute.Hainbat dira Lorratzek egindako azterketan haurrek nahiz gurasoek egindako eskakizun zehatzak. Besteak beste, honakoak dira: iturri eta komun gehiago haurrek erabiltzen dituzten espazioetan, kirola egiteko gune libreak, leku estaliak jolas librerako, adin tarte ezberdinetarako egokitutako haur parkeak, hirigintzan haurren beharra aintzat hartzea, garraio publikoa haurren beharrei egokitzea, auzoei baliabide gehiago eskaintzea eta naturarekin hartu emana errazteko ekintzak antolatzea. Azpiegiturez gain, zerbitzuen alorrean ere zenbait es- kaera egin dituzte. Batik bat, dauden zerbitzuen arteko elkarlana eta topaketa erraztea eskatu dute, baita zerbitzu euskalduna, inklusiboa eta berdintasuna sustatuko duena izatea.
Herriko guraso elkartea sortzeko eskaera ere mahai gainean jarri dute, baita arriskuan egon daitezkeen adin txikikoen detekziosistema hobetzen jarraitzea ere. Sormena, irakurzaletasuna eta kulturaren espresioari bultzada ematea ere eskatu dute.
Denbora librearen beharra
Lorratz elkarteak bere txostenean Legazpiko haurren beharrak aletu ditu. Xehatu dituen behar guztien artean 5 eta 11 urte bitarteko haurren denbora librearen beharra dago. Eskolaz kanpoko ekintza gehiegitan parte hartzen dutela diote, gehienek bizpahiru ekintzatan parte hartzen dute; lau edo gehiagotan ari direnen kopurua nabarmena da.