La Vila taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Ampo Ordiziak etxetik kanpo, igandean
Ampo Ordiziak, Valentzia aldera egingo du astebukaeran. Igandean La Vila taldearen aurka jokatuko baitu 12:00etan. Heineken ligako bosgarren jardunaldia da jokatuko dutena.
Talde valentziarra, sailkapeneko hamaikagarren tokian dago, post punturekin, Ordiziako taldea baino hiru puntu gutxiagorekin eta garaipen kopuru berdinarekin. Etxean jokatu zuten azkeneko neurketan, Santboiana izan zuten aurrez aurre eta garaipena lortu zuten, Espainiako selekzioan jokatzen duen Javier Carrion jokalariak lortutako hiru entseguekin.
Ampokoei dagokienez, irabazteko asmoarekin bidaiatuko dute, Play-Offetarako tokia lortzea baita helburu nagusia. Goierriko taldean, hegaleko Aldanondo jokalaria baja izango da, belaunean mina hartuta baitago.
Lana ondo egitera bai baina ordiziarrak, Fadurara begira ere egongo dira astebukaeran. Izan ere, Koparako txartela jokatuko baitute Getxok eta Santboik, Bizkaiako zelai horretan. Kataluniako taldeak irabaztekotan, berak lortuko luke finalerdirako txartela. Horregatik, Getxok irabaztea da Ordizia Rugby Elkarteak nahi duena.