Beasaingo baratze publikoak inaguratu dituzte
Inauguratu dute baratze publikoen parkea, 57 lursail daude bertan eta Sarea fundazioak, ikastetxeek zein zozketa bidez aukeratutako 37 herritarrek kudeatuko dituzte
Gaur goizean inauguratu dute Beasaingo baratze publikoen parkea. Guztira 57 lursail daude eta bakoitzak 30 metro koadro ditu. Beasaingo Udaletik helburu soziala lehenesten duela esan dute eta sail horietatik 37 beasaindarrek kudeatuko dituzte; herritarrak zozketa bidez aukeratu dituzte haiek eskaera egin ondoren. Beste sailak Sarea fundazioak eta ikastetxeek kudeatuko dituzte. Baratze parkea Estanda lantegiaren atzeko aldean dago, erreka bazterrean.












