700 haur inguruk parte hartu dute Beasaingo 7. Errelebo lehiaketan
Igartza inguruko bideetan egin dute Beasaingo 7. Errelebo txapelketa. 700 bat haurrek parte hartu dute lauko taldeetan banatuta, hain zuzen, 170 taldetan. Beala elkarteak eskola kirolaren barruan antolatzen duen lasterketa da eta antolatzaile batek adierazi duenez, “euria eginagatik ez dira haur gutxiago etorri”. Esandakoa bistan zen gaur goizean nahiko jende baitzebilen inguruetan haur, guraso eta antolatzaileak zenbatuta.