Lazkaoko 2018ko udal zerga araudi berria onartuko dute
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak gaur 19:00etan egingo du urriari dagokion ohiko osoko bilkura, udaletxean. Gaien zerrendan, puntu bat 2018ko zerga araudi berria onartzea dute zinegotziek. Gurutze auzoaren urbanizatze lanen 4. faseko lehenengo obra-egiaz...
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak gaur 19:00etan egingo du urriari dagokion ohiko osoko bilkura, udaletxean. Gaien zerrendan, puntu bat 2018ko zerga araudi berria onartzea dute zinegotziek. Gurutze auzoaren urbanizatze lanen 4. faseko lehenengo obra-egiaztagiria ere onartuko dute, baita herriko taxi zerbitzuaren prezioa ere. Alkate ebazpenen berri ere emango da.