Oianguk, lehen mailari eutsi eta hirugarren mailan txapeldun izan da
Albiste pozgarriak Oiangu Pilota Elkarteak ekarritakoak, izan ere, Unai Alberdi eta Garikoitz Agirrezabal gazteak, hirugarren mailan txapela irabazi baitute. Hori ordea ez da berri on bakarra, Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik, lehenengo mailari eustea ere lortu dute.
Alberdik eta Agirrezabalak, bigarren urtea dute erremintan lehiatzen eta etorkizun polita aurreikusten zaie. Oiartzungo Madalensoron, mendean hartu zuten etxeko bikotea. 35 eta 22 gailenduta.
Bestalde, Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik, lehen mailari eustea lortu dute, Gipuzkoako paleta larruz txapelketan. Jaitsierako kanporaketa jokatu zuten pasa den astebukaeran, Debako Euskal Jolasen aurka. 35 eta 21 nagusitu zen talde ordiziarreko bikotea.
Arrisku berari egin beharko diote aurre Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek asteazkenean, Errenterian.