Ataunen Mitoaldia egitarauan bilduko dituzte mitologiari buruzko ekitaldi ugari, urriaren 30etik azaroaren 4ra
![Mitoaldiaren lehenengo aldiaren aurkezpena, gaur, Donostian. Akerbeltz, Torto, Samartintxiki eta pregoilaria ere joan dira./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/10/ATAUNGO_I__MITOALDIAREN_AU.jpg)
Mitoaldiaren lehenengo aldiaren aurkezpena, gaur, Donostian. Akerbeltz, Torto, Samartintxiki eta pregoilaria ere joan dira./Aimar Maiz
- Urriaren 30etik azaroaren 3ra, astelehenetik ostiralera. Ikastetxeetako taldeentzat tailerrak, Barandiaran Museoan. Jolasak, antzerkiak, ariketa teoriko eta praktikoak. Lekua badago oraindik (943 18 03 35, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net)
- Azaroak 1, asteazkena. Marimunduko eta beste izaki mitologiko batzuekin ipuin kontaketa, Barandiaran Museoan. Bi saio: 11:00etan eta 12:30ean. Sarrera: 2,50. Aurrez eman behar da izena.
- Azaroak 3, ostirala. Toti Martinez de Lezearen ‘Mitologiaren bidezidorretatik’ hitzaldia, euskaraz, Barandiaran Museoan, 19:00etan. Doan da, baina tokia erreserbatu behar da aurrez.
- Azaroak 4, larunbata. Jentilen Etorrera antzezpena. 18:15ean ongietorria San Martingo plazan; ondoren, ibilaldia Auzoeta kiroldegiraino. Bi antzezpen egingo dituzte Jentilbaratza elkartekoek, 19:00etan eta 21:00etan. Sarrera doan da, baina txartelak hartu behar dira (aldez aurretik jentilenetorrera.com webgunean, eta arratsaldean bertan herriko bi tokitan).