Oianguko palarien asteburua, pozgarria emaitzen aldetik
Albiste pozgarriak Oiangu Pilota Elkarteak ekarritakoak, izan ere, Unai Alberdi eta Garikoitz Agirrezabal gazteek hirugarren mailan txapela irabazi baitute. Hori ez da izan ordea berri on bakarra, Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik lehenengo mailari...
Alberdik eta Agirrezabalak bigarren urtea dute erremintan lehiatzen eta etorkizun polita aurreikusten zaie. Oiartzungo Madalensoron mendean hartu zuten etxeko bikotea: 22 eta 35 izan zen emaitza.
Bestalde, Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik, lehen mailari eustea lortu dute, Gipuzkoako paleta larruzko txapelketan. Jaitsierako kanporaketa jokatu zuten pasa den astebukaeran, Debako Euskal Jolasen aurka. 35 eta 21 nagusitu zen talde ordiziarreko bikotea.
Arrisku berari egin beharko diote aurre Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek asteazkenean, Errenterian.