Sare sozialen bidez ipuin motzak jasoko dituzte Ataunen
ATAUN // Ataungo XII. Liburu eta Disko Azokarako (abenduaren 15etik 17ra izango da), Ipuinen txokoa antolatu dute, iaz bezala. Sare sozialetan ipuin motzak idatzi behar dira, Twitter (@ataun_libudisko) eta Facebook guneetan. 140 karaktere izan behar du...
ATAUN // Ataungo XII. Liburu eta Disko Azokarako (abenduaren 15etik 17ra izango da), Ipuinen txokoa antolatu dute, iaz bezala. Sare sozialetan ipuin motzak idatzi behar dira, Twitter (@ataun_libudisko) eta Facebook guneetan. 140 karaktere izan behar dute; testuak 127 guztira, #ataunipuinak traola ere behar baita. Kontu sozialik ez duenak, emailez (liburuetadiskoazoka@gmail.com) bidal ditzake. 20 euroko bonua zozkatuko da.