Errekor berria Ataungo Hiru Auzoetako 35.korrikaldian
Chakib Lechgar oreretarra izan da azkarrena Ataungo Hiru Auzoetako lasterketan. Gainera, duela hogeita bost urte Garindarrek ezarri zuten marka bi minututan jaitsi du; guztira 54 minutu behar izan ditu lasterketa osatzeko. Bigarren tokian sailkatu da Alexander Oiarbide ordiziarra, eta honen atzetik sartu da Anjel Vazquez. Emakumezkoetan Maider Gaztañaga izan da irabazlea, eta bere atzetik ailegatu dira Maialen Muñoz eta Nerea Ganbria.
Lasterketan guztira 157 korrikalarik hartu dute parte.