Giro paregabea Zaldibiako Ardiki Egunean
Jende ugari ibili da gaur goizean Zaldibiako kaleetan zehar ardiki egun honetarako antolatu den egitarau oparoaz gozatzen. Gazta eta mondejuak nola egiten diren ikusteko aukera egon da, artisauek postuak jarri dituzte, ardi eta ahuntz erakusketa egon da; eta nola ez, ardiki ezberdinak dastatzeko aukera izan da. Eguerdi aldean izan da Aralarko gaztaren XX. eta Mondejuaren XXIII. lehiaketako sariketa.
Gazta onenaren saria, Zerain aldera joan da, Jon Arregui eta Martina Urbiztondorentzat. Bigarrena saria eman diote Aitor Iztuetak aurkeztutako gaztari, eta hirugarren Pello Goikoetxearenari. Mondeju txapelketari dagokionez, Eneko Azurmendik aurkeztutakoa izan da onena epaimahaikideen ustetan, Arantxa Etxeberriarenari eman diote bigarren saria, eta Senos sendiak aurkeztutakoa izan da hirugarren.