Beasaingo Karobi kalearen ondoan, Seaska haur-eskolaren atzean dagoen parkeak Beasaingo ikastolak izandako lehen andereñoaren izena du gaur eguerdiaz geroztik: Ixabel Olano Segurola plaza. Berdintasun irizpideak jarraituz, izen ofizialik ez duten guneak izendatzeari ekin dio Udalak eta horiek horrela, aipatu eremu publikoari herriko emakume, andereño eta Beasainen euskararen sustatzaile nagusienetako bat izan den herritar ezagunaren izena jartzea onartu zuen ostegunean udalbatzak, aho batez.
Gaur egurdian, Ixabel Olano Segurolaren familia, udal ordezkariak eta herritarrak bertan zirela, aurrekuskuaren dantzarekin inauguratuta geratu da Ixabel Olano Segurola plaza. Aitor Aldasoro alkateak ekitaldiaren aurkezpenean esan duenez, emakume “eredugarria” izan zen Ixabel Olano Segurola, emakumearen eta euskararen arloan, eta horrekin batera, “hitz gutxirekin gauza asko esaten zituena”.
Beasaingo Ikastolako lehenengo andereñoa izan zen Olano; 1965eko urtarrilaren 7an, 23 ikaslerekin jarri zuen martxan ikastola. 25 urtez jardun zuen bertan, harik eta 1990ean erretiroa hartu zuen arte. Aurtengo urtarrilean hil zen 91 urte zituela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.