Aitor Sarriegik bigarren egin du Irungo finalaurrekoan
Irungo Artaleku kiroldegian jokatu dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren saioa, sei bertsolariren parte hartzearekin: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Alaia Martin, Maddalen Arzallus eta Unai Karrika. Saioa orokorrean fina eta maila onekoa izan da, baina Lujanbio kartzelako eta Sarriegik koska bat gorago daudela erakutsi dute.
MaiteBerriozabalek aurkeztuta, saioa 17:00etan hasi da eta 20:00ak baino minutu batzuk lehenago eman dute epaileek jakitera beren epaia: Maialen Lujanbio izan da onene, eta Aitor Sarriegi bigarren gelditu da puntutan.
Finalaurrekoen fasean bigarren saio bat ere jokatu beharko dute bertsolariek. Bi saioen baturatik erabakiko dira BECeko finala jokatuko duten bertsolarien izenak.
IRUNGO SAIOKO SAILKAPENA:1.Maialen Lujanbio …….. 750 puntu2.Aitor Sarriegi ………….. 705 puntu3.Unai Agirre …………….. 667,5 puntu 4.Alaia Martin ……………. 651 puntu5.Maddalen Arzallus …… 634 puntu6.Aimar Karrika …………. 605 puntu