Marimundukok ipuinak kontatuko ditu gaur Barandiaran Museoan
Ataungo I. Mitoaldia egitarauaren barruan, Marimunduko pertsonaiak Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren kontaketa antzeztua egingo du, gaur. Beste pertsonaia batzuek girotuta, bi saio egingo ditu, San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan: 11:00etan et...
Mitoaldiak ostiralean jarraituko du, ekitaldiekin. Toti Martinez de Lezea idazle arabarra gonbidatuko dute, Barandiaran museora. Mitologiaren bidezidorretatik solasaldia egingo du, 19:00etan hasita, euskaraz. Sarrera doan da, baina toki kontuengatik, aurrez izena emanda.
Ikastetxeentzako bisitak
Astelehentik ostiralera, berriz, aste osoan ikastetxeek euskal mitologiaren mundua ezagutzeko bisitak eta tailerrak egin ahalko dituzte, Barandiaranen, goizetan. Jolasen bidez landuko da.













