Urtarrilaren 21ean hasiko da Goierri Kopa Trail Garingo probarekin
Goierriko mendi lasterketen III. Goierri Kopa Traila urtarrilaren 21ean hasiko da, Beasaingo Garin auzoko mendi lasterketarekin. Bigarren proba, berriz, otsailaren 25ean izango da, Urretxuko eta Zumarragako UZ Traila. Orain arte UZ lasterketa maiatzea...
Goierriko mendi lasterketen III. Goierri Kopa Traila urtarrilaren 21ean hasiko da, Beasaingo Garin auzoko mendi lasterketarekin. Bigarren proba, berriz, otsailaren 25ean izango da, Urretxuko eta Zumarragako UZ Traila. Orain arte UZ lasterketa maiatzean jokatu bada ere, 2018an, otsaileko azkeneko igandera aurreratuko dute, maiatzean probak ez pilatzeko. Neguko hirugarren proba, Arriaranen antolatuko dute martxoaren 17an.
Udaberrian beste bi proba antolatuko dituzte: apirilaren 14an, larunbatean, Leharrei proba Gabirian, eta maiatzaren 5ean, larunbatean, Segura eta Zerain artean, Sanson lasterketa. Ohi bezala,Kopari bukaera emango dion proba, Idiazabalgo Axari trail izango da, irailaren 9an.













