Indarkeria matxistaren kontra, joan den ekainean Beasainen egindako elkarretaratzea.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, herriko emakume batek bere intimitarearen kontra jasandako erasoa salatu du. Hori dela eta, datorren astelehenerako gertaera salatzeko elkarretaratzea deitu dute. Loinazko San Martin plazan bilduko dira, 19:00etan. Herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egin die udalak, eta “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena irmoki” agertuko duela berretsi du.
Udalaren gertara horien aurrean duen ohiko politika jarraituz, ez du gertakariaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.