«Bizitza ez dut trikitirik gabe imaginatzen, nire parte da»
Agurtzane Elustondori ( Legazpi, 1975) txikitatik datorkio trikitia jotzeko sena. Bere amaren jaiotetxea izan zen Aginako Zumakortan soinu txiki batekin jolasean aritzen zen. ...
Agurtzane Elustondori ( Legazpi, 1975) txikitatik datorkio trikitia jotzeko sena. Bere amaren jaiotetxea izan zen Aginako Zumakortan soinu txiki batekin jolasean aritzen zen. 10 urterekin eman zuen lehen kontzertua, eta ordutik hamaika kontzertu eta erromeria eman ditu bere anaia Jonekin batera. Larunbat honetan Legazpiko Gaztetxean emango dute kontzertua.
Nolakoa da anaiarekin jotzea?
Plazer bat. Urte asko daramatzagu elkarrekin jotzen, eta primeran ezagutzen dugu elkar. Begiratze hutsarekin batek bestearen berri dugu. Ez dut nire burua beste pandero jotzaile batekin ikusten.
Zer eman dizu trikitiak?
Une gozo asko, poz asko, leku eta jende asko ezagutzea… Terapia ere bada! Triste nagoenean, amorratuta, urduri, alai…egoera guztietan laguntzen dit!
Zein zaletasun dituzu?
Musika, familiarekin eta lagun artean egotea…
Liburu bat?
Gabriel Garcia Marquezen Cien años de soledad.
Entzuteko abesti bat?
Ezinezkoa bat aukeratzea…
Eta jotzeko?
Fandagoak jotzen ditut gustukoen, baina unean-unean aldatuz!
Erreferente bat?
Bat aipatzekotan, Kepa Junkera.
Trikitilari ez bazina?
Bizitza ez dut trikitirik gabe imaginatzen. Nire parte da; luzakin bat.
Legazpiko alkate bazina?
Guztien lana egin nahiko nuke eta ez nuke deskonektatuko . Ez dut uste horretarako balio dudanik.