Kontzertu aukera Lazkaoko eta Legorretako gazte festetan
Lazkaon eta Legorretan gazte festetan murgilduta dabiltza, eta gaur eta bihar kontzertuak izango dira bi herriotan. Lazkaon, 22:00etatik aurrera, Kolp, The Frankys eta Zesura Euskal Rap taldeek joko dute gaur; bihar berriz, Unidad Alavesa, Zopilotes Txirriaos eta Egurra ta Kitto taldeak izango dituzte.
Legorretako Gazte Festan ere ez da musikarik faltako. Gaur, afalondoan, Malizia eta Las Tippex igoko dira oholtzara, eta bihar, TRP, Zartako eta Eztanda taldeen txanda izango da.