Finalista eguna ospatu dute gaur Aizkorri Mendizale Elkarteak eta herriko eskola umeek.
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du gaur eskola umeekin batera. Ohi bezala, ikasturtean zehar irteera gehienetan parte hartu duten mendizale gazteak saritu nahi izan dituzte. Eguraldiaren laguntza handirik izan ez badute ere, mendizale gazteak Murumendira igo dira lehendabizi, eta ondoren, Garinera jaitsi dira. Bertan, sari banaketa ekitaldia egin eta ondoren hamaiketakoarekin hartu dituzte indarrak.