Larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko giza katea egin dute Itsasondon
Mikel eta Ibon Etxera! lemapean hamarnaka lagun elkartu dira Itsasondon gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko. Gaurkoan, joan den astean bihotzekoa izan zuen Mikel Otegi itsasondoarra eta “muturreko egoeran” dagoen Ibon Iparragirre ondarrutarra izan dituzte gogoan.