Azeari Andonegik Munduko Pilota Biltzarraren txapelketako finala jokatuko du
Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, nazioarteko pala txapelketa jokatzen ari dira Euskal Herriko, Txileko, AEBtako, Argentinako eta Venezuelako selekzioen artean. Euskal selekzioan ari da Oiangu klubean jokatzen duen Azeari Andonegi lazkaotarra, Millet lapurtarrarekin batera.
Txapelketako lehen jardunaldian, Txileko selekzioa hartu zuten mendiean. Pasa den asteburuan berriz, finalerdietako saioa zuten Andonegik eta Milletek, AEBtako selekzioaren kontra; 35-31 irabazi dute. Horrenbestez, datorren igandean, txapelketa horretako finala jokatuko dute.