Zulo taldeak 8-1eko garaipena lortu du asteburuan
Beasaingo areto futbol txapelketaren 42. edizioa martxan da. Aurten hamalau taldek parte hartuko dute; azken urteetako talde batzuk, Los Chicos del Maiz eta Patxangas taldeek, ez dute parte hartuko aurten, baina beste bi talde berri osatu dituzte, Antxusi eta Matxi.
Bigarren jardunaldia asteburuan egin dute. Zulo, Kabka, Jazpana, Matxi, Zintzharri, Rhusbi Kattalin eta Arane taldeek lortu dituzte aurreneko garaipenak. Lehendabizi, talde guztien arteko sailkapen fasea jokatuko dute, ligaxka moduan. Zortzi talde sailkatuko dira bigarren faserako, eta handik aterako dira finalaurrekoak jokatuko dituzten lau taldeak. Finala, urteroko moduan, Beasaingo festetako koadrillen egunean jokatuko dute.
ASTEBURUKO EMAITZAK
· Zintzharri 3-2 Jumanji
· Jazpana 5-3 Antxusi
· Kabka 6-2 Txerkole
· Rushbi K. 3-2 Kilker
· Koyote 1-3 Matxi
· Banba 1-8 Zulo
· Garaitzeinak 0-1 Arane
Pitxitxi sariko sailkapenean, Rhusbi taldeko Iker Gonzalez indarrean sartu da, lehen jardunaldian 4 gol sartuta. Hiruna dituzte Xabi Jauregik (Matxi), Xabi Tapiak (Arane), Ander Etxezarretak (Antxusi), Mikel Gonzalezek (Zulo), Andoni Arruabarrenak (Kabka) eta Lander Ugartek (Zintzharri).