Peruko eskalada espedizio batekin hasiko dute gaur Beasaingo Mendi Astea
Beasaingo Mendi Asteak 10. urtea du aurten, eta Arrastaka eta Aizkorri mendizale elkarteek elkarlanean antolatuta dator. Gaurtik ostegunera bitartean, hitzaldi, ikus-entzunezko eta argazki emanaldiak izango dira, 19:30ean, Igartza jauregian. Ostiralean berriz, Goierriko mendizale beteranoek, Pirinioetako goi ibilbidearen ikus-entzunezkoa eskainiko dute, 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Ihintza Elsenaar eskalatzaileak Peruko Puscanturpa mendira egindako espedizioarekin hasiko da Mendi Astea. Elsenaarrek mendi hartan egindako eskalada nolakoa izan zen eta zein bizipen izan zituen azalduko du. Bost lagun joan ziren, hiru neska eta bi mutil; hamabi egunez ibili ziren paretean gora eta behera, bide berri bat ireki nahian. Hala sortu zen Pucutai (hodeien iruleak) izeneko ibilbidea.
EGITARAUA
· Astelehena. Ihintza Elsenaar eskalatzailearen eta mendigoizalearen Peruko Puscanturpa mendian buruturiko eskalada. 19:30ean, Igartza jauregian. · Asteartea. Juanjo San Sebastianen Bidaia. 19:30ean, Igartza jauregian. · Asteazkena. Jorge Garcia-Dihinxen Nibologia eta Elurjauziak, neguan mendian kontuan hartu beharrekoak hitzaldia. 19:30ean, Igartza jauregian. · Osteguna. Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeen Ekintzaz betetako urtea mendian ikusentzunezko bana, eta Aizkorri elkartearen Vignemale. 40 urte eta gero. 1976-2016 ikus entzunekoa. 19:30ean, Igartza jauregian. · Ostirala. Goierriko Mendizale Beteranoen Mendebaldeko eta erdialdeko Pirinioan zeharkaldia. Udaletxean. 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan.