Bosgarrenez jarraian, Olano
Beasaingo Odolki Lehiaketa hamabigarren aldiz irabazi du dagoeneko Olano harategiak. Zumarragan buzkantza izan da protagonista. Mutiloan jendetza elkartu da Txerri AzokanEguraldia lagun, jendetza elkartu zen larunbat goizean Beasainen, odolkia dastatze...
Beasaingo Odolki Lehiaketa hamabigarren aldiz irabazi du dagoeneko Olano harategiak. Zumarragan buzkantza izan da protagonista. Mutiloan jendetza elkartu da Txerri Azokan
Eguraldia lagun, jendetza elkartu zen larunbat goizean Beasainen, odolkia dastatzeko gogoz eta Beasaingo Odolki Kofradiak antolatzen duen lehiaketaren aitzakian. Gernika pasealekua eta pilotalekua txiki geratu ziren; ilara luzeak osatu ziren odolki pintxoak dastatzeko. 200 kilo odolki prestatu zituzten guztira.Dena den, eguneko interesgune nagusia pilotalekuko oholtzagainean zegoen. 32 lagunez osatutako epaimahaiak, 11 odolki dastatu behar izan zituzten, Beasaingo 4 odolki, eta Zaldibia, Zegama, Arrasate, Donostia, Orio, Lasarte eta Zarauzko bana. Lau iritsi ziren finalera: Beasaingo Olano eta Zubeldia, Lasarteko Larrañaga eta Zegamako Urmeneta. Azkenean, alde handiarekin 50 puntu eta bosgarren urtez jarraian, Olano harategia izan zen txapelduna. 33 urte hauetan, guztira hamabi aldiz jaso dute Beasaingo Odolkiaren errege titulua.
Olanotarrak «oso gustora»
Ohi bezala, Jose Manuel Olano, Loinaz Usabiaga eta Isabel Imaz igo ziren oholtzara txapela jasotzera. Olanoren esanetan, «oso gustura gaude. Gainera esan digute puntuazioan alde handia egon dela. Kezka pixka bat bageneukan, jendeak zer esan handia erabiltzen du eta, baina alde handiarekin atera baldin badugu, produktua hobetzen ari garela, edo oso maila gorenean daukagula esan nahi du». Beasaindarraren hitzetan, «guretzat ohore handia da, eta guretzat Beasainen irabaztea da ohorerik handiena».
Egiten dutenaren lanaren sekretua, «erabiltzen dugun lehengaia bertakoa» izatea dela diote. «Nik uste dut hor dagoela koxka. 0 Kilometroa, oso modan dago, eta odolkia 0 Kilometrokoa izan dadin saiatzen gara. Baserritarretatik zuzenean jasotzen ditugu osagaiak», zehaztu zuen Olanok. Loinaz Usabiagak gaineratu zuenez, «urte asko dara- makigu odolkiak egiten esperientzia hartzen duzu eta truko pilo bat hartzen dira. Gauzak berdintsu egiten dira, baina asko zaindu behar dira osagaiak». Irakaslea ere Isabel Imaz ondoan zuten saria jasotzerakoan. Lehiaketaren egunean, «ume batek bezala gozatzen» duela adierazi zuen.
Odolki salmentarako ere egun ona izaten da. Gernika pasealekuan salgai jarritako odolki guztiak saldu zituzten 13:00etarako, eta harategian ere «jende gehiago ibili da», Olanokoek zehaztu zutenez.
Eskerrak eman nahi izan zien Beasaingo Odolkiaren Kofradiari, larunbateko eguna antolatzeagatik. «Oso lan polita egiten du, oso egun polita ospatzen dute Beasainen. Jarrai dezatela». Dena den, hausnarketaren beharra ere ikusten dute: «Geroz eta gutxiago gara parte hartzaileak. Ez dakit zergatik den hori, ez dakit zein arazo dagoen, baina saiatuko gara datorren urterako, ea gehixeago aurkezten diren eta ea egun honi ospe bat ematen diogun, pixka bat eroritzen ari da eta. Ea denon artean, ea udalak ere laguntzen digun, eta denon artean egiten dugun gauza polit bat datorren urtean».
Odolki pintxo lehiaketa
Olanorekin batera, etorkizuneko sukaldari gaztetxoak ere protagonista izan ziren larunbatean, III. Odolki pintxo lehiaketan. Lau pintxo aurkeztu zituzten lehiaketara. Pintxorik originalaren saria Edur Matek jaso zuen. Itxura oneneko pintxoa, berriz, Julene Ruiz, Mau Guitart eta Arnau Guitartek egindakoa izan zen. Odolkia gehien nabarmendu zuen pintxoa, bestalde, Ekhi Materena eta Axier Olanorena izan zen. Zaporerik onenekoa, azkenik, Garazi Enparantzarena.
Larunbateko azoka, berezia
Odolki lehiaketarekin bat egin zuen hilabeteko lehenengo larunbateko azokak. Gernika pasealekura, Erauskin plaza parera, eraman zituzten postuak. Horrekin batera, Eugenio Elortzarekin kandelak egiteko aukera izen zuten haurrek; Jabier Arrieta, berriz, egurra tailatzen aritu ziren.