Lazkaon bukatu dituzte San Inazioko zubia zabaltzeko lanak
Lazkaoko San Inazio auzoaren eta Jose Lasa kalearen arteko zubia, Agauntza errekaren gainekoa, zabaltzeko lanak urriaren 11n bukatu zituen udalak. Atzo ikusten izan ziren Felix Urkola alkarea eta Marixol Garmendia Mugikortasuneko foru diputatua. Aldundiak 26.850 euroko laguntza eman du, udal bidegorri sarea osatzeko. Aurrekontu osoa, 95.600 eurokoa izan da, eta hiru hilabete iraun dute lanek.
Lehendik zegoen zubiari 5 metroko zabalera gehitu diote, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko helburuarekin. Guztira 15 metro zabal izango da, bidegorri eta guzti; bi aldeetara espaloi-hegalak ere atera dituzte.