Oroimen aktibatze tailerrak gaur hasiko dira Zaldibian
ZALDIBIA // Lahar elkargoak oroimena lantzeko, aktibatzeko eta trebatzeko ikastaroa emango du aurten ere Zaldibian. Gaur hasiko da, eta astero jarraituko du, 16:00etan, Beti-Gazte jubilatu elkartean. Hilean ordu eta erdiko lau saio izango dira, Kontxi ...
ZALDIBIA // Lahar elkargoak oroimena lantzeko, aktibatzeko eta trebatzeko ikastaroa emango du aurten ere Zaldibian. Gaur hasiko da, eta astero jarraituko du, 16:00etan, Beti-Gazte jubilatu elkartean. Hilean ordu eta erdiko lau saio izango dira, Kontxi Usabiaga adituak gidatuta. Bihar, berriz, gaztaina jana eta askaria egingo du Beti-Gaztek, 18:00etan, jubilatuentzat. Irteeren bideoak jarriko dituzte.