Txernobilgo haurrak etxean hartzeko familia berrien bila
Gipuzkoako Txernobilen Lagunak elkartea, datorren udan Ukrainatik etorriko diren umeentzako harrera familien berrien bila dabil. Elkarte horrek adin txikikoentzat duen harrera programaren bidez, dozenaka ume etorri izan dira azken urteetan, uda Euskal Herriko familietan pasatzera. Aurten ordea, familia berriak animatu nahi dituzte.
Osasunerako Mundu Erakundeak dioenez, Txernobilgo haurrek zentral nuklearretik aldentzeko beharra dute, gutxienez urtean 40 egunez, beraien osasuna hobetzeko. Txernobilen Lagunak elkarteak martxan duen harrera programaren bitartez, haur horiek uda pasatzera etortzen dira Euskal Herrira. Bi hilabete pasatzen dituzte bertan, eta denbora horretan “janari osasungarria jan eta aire garbia” arnasten dutela azaldu dute, “Ukraniako negua pasa ahal izateko defentsak” hartuaz. Horrez gain, ume horiei beraien jaiotetxean falta zaien “familia egonkor bat” eskaini nahi zaie.
Interesa duten bikote edo familiek, Txernobilen Lagunak elkartearen webgunean edo 689 586 277 telefono zenbakira deituta jaso dezakete informazio gehiago.